Del aula al matorral, del matorral al aula

2024ko apirilean zehar
IES Plaza de la Cruz
Gurutze Plaza,
Pamplona Iruña

Gonbidatuak: Adriana Reyes

Atzera
egin

"Del aula al matorral, del matorral al aula" bitartekaritza-proposamena burutu du Adriana Reyes artistak Plaza de la Cruz Institutuan. Tailerrean DBHko 3. mailako eztabaida etiko garaikideetako ikasleek hartu dute parte.

Ikasgelatik plazara irtetea sastrakari begiratzeko. Definizioaren arabera, sastraka begiratzen ez dena da, eremu landu gabea. 9 saiotan zehar, Adrianak ikasteko beste modu batzuk partekatu ditu, entzumena aktibatu eta gure ingurunearekiko pertzepzioa eta sentikortasun bideak zabaldu ditu.

Arte_kidetzak_afinidades programako bitartekaritza bat da hau, Plaza de la Cruz Institutuarekin lankidetzan aritu gara No Parking Ez plataformarekin inplikatua egon zelako plazaren defentsan.

Horrelako topaketek aukera ematen dute birpentsatzeko gure eta naturaren arteko harremana hiria bizitzeko orduan. Baita jakintzen arteko loturak eraikitzeko ere, arte, hezkuntza eta gizarte-aktibismo esperientziaren bidez.

BIO
Adriana Reyes (Madril). Antropologoa eta sortzailea da arte bizien arloan. Ikasketa feministetan masterra du eta sexualitateetan eta aniztasunean espezializatu da. Hamar urte baino gehiago daramatza Amazoniako landareak aztertzen. Gizarte-zientziak, arte biziak, ikasketa transfeministak eta botikak dira bere interes, plazer eta ekintza-eremuak. www.adrianareyes.es


aula-matorral
aula-matorral
aula-matorral
aula-matorral
aula-matorral
aula-matorral
aula-matorral
aula-matorral
aula-matorral