Ravea eta babeslekua

Urtarrilak 17an, 19:00etan

Gonbidatuak: DPVillanueva, Marta Echaves,McKenzie Wark-en RAVINGa Caja Negrak argitaratua, Canino, Katakrak

spotify
Atzera
egin

ERRAIAK programaren baitako ekimena da, arte-kidetzak ildoaren barruan, @plazeratu.klub en parte hartzearekin, zeina festa-giroa oinarri hartzen duen eraldaketa prozesuak ahalbidetzeko espazio gisa ikerketari eta praktikari loturik. Era berean LGTBIQA+ kolektiboaren plazera aldarrikatu nahi du Iruñerriko testuinguruan, eta denontzako beharrezkoa den eraldaketa erradikala zein urgentea azalerazi.

plazeratu.klub pertsona queer talde bat da, jaia gune kritiko gisa ulertuta mobilizatzen dena, sexualitateen eta gorputz disidenteen plazera aldarrikatzeko eta ikusarazteko.

SER EGINKIZUN DU JAIAK KOLEKTIBO BATEN AURKAKO INDARKERIAREN AITORTZAN? ZER ERREFERENTE DAUDE JAI-GUNE ALTERNATIBOEN SORRERAN? EDO ZER GERTATZEN DA ASKATASUN ERRADIKALEKO GUNE HORIETAN?

Hauek dira plazeratu.klub bidez egiten diren galderetako batzuk, eta horien inguruan hausnartzeko, CAJA NEGRAek argitaratutako Mackenzie Wark-en RAVING liburua hartuko dugu erreferentziatzat.

Liburu honetan, trans Mackenzie Wark egileak New Yorkeko rave trans eta queer kultura aztertzen du, testuinguru horietan gozatzen duen gorputz disidente gisa duen esperientzia, eta bizipen kolektibo gisa duen balioaz ere hitz egiten dute, gertatzen zaigunaz hitz egitea. Joan den urtarrilean LA ZURDA espazioan elkartu ginen Marta Echaves eta DPVillanuevarekin, rave eta jaien inguruko bizipenak kontatzeko.

Topaketari amaiera emateko, FreePartyko hormetako bonbo grabeenen eragina duen CANINO ren pintxada izan zen, soinu freskoekin eta millenial belaunaldiarekin lotuta. Publikoak galderak eta esperientziak partekatzen jarraitu zuen beat bakoitzaren erritmora.

Bien arteko elkarrizketa grabatuko dugu, orain zurekin partekatzen duguna esteka honetan


rave-y-refugio
rave-y-refugio
rave-y-refugio
rave-y-refugio
rave-y-refugio