Erraiak bitartekaritza eta sorkuntza garaikideko programa bat da, Iruñean kokatua. Orain arteko programaren edizioek kultura-ekoizpena eta bitartekaritza praktikan jarri dituzte gai batetik abiatuta ezagutza eta kidetasunak sortzeko modu gisa. Helburu horrekin, ERRAIAK praktika artistikoaren deialdia egiten saiatzen da, ematen ari den testuinguru sozial eta politikoari lotuta. Horretarako, lankidetzan aritzen diren eragileen arteko topaketa ahalbidetzen du, eta, aldi berean, gizakien artean eta, gizakiak baino harantzago, mundu garaikidean, bizitzeko nahia eta beharra asetzen saiatzen da.
Hirugarren edizioan, ERRAIAKek artearen eta aktibismoen arteko gurutzaketa sustatu du. Begirada ekosozialetik arreta jarri du praktika kolektiboen dimentsio politikoetan, afektiboetan eta ekologikoetan: artea, disidentziak, ekologiak eta esperimentazioa, elkarrekin maizago eta hobeto egoteko.
KONTAKTUA erraiak.arte@gmail.com
ERRAIAKeko lantaldea 2024rako
Programa 2024an garatzen da Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren
Innova Programaren, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker.